Angel Bazterretxea hil berria omendu zuten Trinitate Eguneko elizkizunean

Barren.eus 2019ko eka. 20a, 12:23

Ekainaren 3an hil zen Angel Bazterretxea, 54 urtean Mendaroko abade izandakoa, eta igande honetan, ekainaren 23an, egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna Azpilgoetako elizan, 12:30ean. San Joan bezperako elizkizunera zain egon gabe, baina, Trinitaten omendu zuten herritarrek Bazterretxea joan zen igandean, Trinitate Eguneko meza nagusian.

Juanita Loiola, Ikastolaren sorreran lagun izan zuen irakasleak, idatzi bat irakurri zuen aurrena (idatzia osorik -PDF-), eta ondoren, herritarrek, elizako abesbatzakoek eta Ameikutz Musika Eskolako abesbatzak lagunduta, bi kantu eskaini zizkioten: Xabier Leteren 'Xalbadorren heriotzean' eta Mikel Laboaren 'Txoriak txori'. Bukaeran, Ameikutz musika eskolako bi abesbatzek, nagusienak eta umeenak, bertso bat kantatu zioten, Trinitateko Jai Batzordearen izenean. Meza nagusian, Ameikutzekoen beste hainbat kantu ere kantatu zituzten, urteroko legean. (Argazkiak hemen)

2019 06 20 angel bazterretxea omenalda trinitate mendaro korua

∞Lotura duten albisteak: