Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 19 san lazaro elgoibar greba kanpaldia maalaLan hitzarmenaren aldeko borrokan, greba hasi dute berriro Gipuzkoako Zahar Etxeetako langileek, eta bat egin dute San Lazarokoek. Gaur, egun osoko kanpaldia egingo dute Maalan.

San Lazaro egoitzako beharginek 9:00etatik 20:00ak egingo dute gaur kanpaldia Maalako parkean, bizi duten egoera salatzeko eta gerturatzen direnei informazioa emateko, eta bihar, elkarretaratzea egingo dute, Kalebarren plazan, 19:00etan. Eibartik Elgoibarrera martxa bat ere egingo dute bihar, 10:00etatik 12:00etara. Barixakuan, hilaren 21ean, berriz, auto karabana egingo dute eskualdean.
Gipuzkoako erresidentziek joan den astelehenean, ekainaren 17an, hasi zuten greba eta uztailaren 12ra arte egongo dira greban.

Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1116. zenbakian, San Lazaroko hiru langileri eginiko elkarrizketan 

2019 06 19 san lazaro elgoibar greba kanpaldia maala 1

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza