Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ekainaren 28an sexu askatasunaren nazioarteko eguna da, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgoibarren. Ander Iriarte transexual gazteak emango duen hitzaldia izango da aurrenekoa, barixaku honetan, ekainaren 14an.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da Ander Iriarteren “Transexualitatea aniztasunaren adibide bat” hitzaldia, 19:00etan. Saiora gerturatuko diren herritarrek, gai honen inguruan izan ditzaketen kezkak zein galderak erantzuten ahaleginduko da Iriarte. 18 urte ditu eta 15 urte zituela kontatu zuen etxean transexuala zela. 

Uztailaren 1era bitartean, beste zenbait ekitaldi ere egingo dituzte Elgoibarren, jarduera desberdinak antolatu baititu Elgoibarko Udalak, Batxilergoko Hezkidetza taldearekin, Emakumeen Kontseiluarekin, Elgoibarko Izarrarekin eta Naizen elkartearekin elkarlanean. 

 • 'Ortzadarra 'ekimena

Ekainaren 26an, eguaztena, egingo dute Ortzadarra izeneko ekimena, 19:00etan, Maalako parkean. Batxilergoko Hezkidetza Taldeak Maalako parkeko gune bat ortzadarraren koloreekin margotuko du. Modu sinboliko baten, Elgoibar ere, LGTBI+ kolektiboarekin lagunkoia dela erakutsi nahi dute.

 • Kiribilen saioko bideoa

Aurreko hileko Kiribilen plazako ekintzan, maitasun askearen eta aniztasunaren gaia landu zuten herriko familiekin. Ekainaren 28an, www.barren.eus atarian, bertan grabatutako irudiekin osatutako bideoa aurkeztuko da, “Maitasun askea” tituluduna.

 • Elkarretaratzea

Batxilergoko Hezkidetza Taldeak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute ekainaren 28an, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean. 12:00etan izango da, Kalegoen plazan. Manifestua ere irakurriko dute.

 • “Sexualitate anitzak” saioa

Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan, “Sexualitate anitzak” izeneko saioa emango dute uztailaren 1ean, 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. LGTBI+ kolektiboarekin sentsibilizazioaren inguruan eta Elgoibarko errealitatearen inguruan hausnartuko dute saioan. Maiatzaren 17an aditzera eman zen notiziaren inguruan ere arituko dira; “Transexualak gaixotzat ez jotzeko lege aldaketa abian da.Eusko Legebiltzarrean”.

Olasoate

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza