Organo emaileei buruzko informazio mahaiak zapatuan, Kalegoen plazan

Barren.eus 2019ko eka. 6a, 10:30

Ekaineko lehenengo astean izaten da Organo Emaileen Eguna, eta horren harira, informazio mahaiak jarriko dituzte zapatu goizean, Kalegoen plazan. 

Organo Emaileen Eguna izan zen atzo, ekainak 5. Izan ere, Alcer elkartea 1979an hasi zen egun hau ospatzen eta halaxe egin dute azken 40 urteetan, ekaineko lehenengo eguaztenean. Organoak ematen dituzten anonimo guztiei errekonozimendua egin eta gizartea gai honen inguruan sentsibilizatze da egun honetako helburua. Izan ere, organoak ematea, bizia ematea da, eta herritarrak behar horretaz kontzientzia hartzea nahi dute antolatzaileek.

Espainia liderra da organu transplanteetan: iaz, 3.310 giltzurrun transplante egin ziren, 1.230 gibelekoak, 369 biriketakoak, 321 bihotzekoak eta 83 pankreasekoak.