Kontziliazioa erantzukidearen aldeko ituna sinatu dute herriko hainbat eragilek

Barren.eus 2019ko eka. 5a, 12:58

Elgoibarko Udalak kontziliazio erantzukidearen aldeko mahaia sortu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Etorkizunera begirako proiektua da, eta Elgoibar parekideago egitea du oinarri. (bideoa dauka) 

Horretarako, herriko elkarte, sare, eta proiektuen arteko elkarlan eta sinergiak aprobetxatuko dituzte, beharrak bateratu eta modu egokian koordinatzeko. 2019-2020 epealdian landuko dute proiektua, eta sentsibilizazioa, formakuntza eta ezagutza areagotzeko ekintzak jarriko dituzte martxan. Eguaztenean sinatu zuten ituna ondorengo eragileek: Ane Beitia alkatea, Raquel Agirre Herri Eskolako zuzendaria, Olatz Albarran Ikastolako administrazio burua, Iñaki Odriozola Institutuko zuzendaria, Alberto Iturricastillo Mekako zuzendaria eta Naiara Martin Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaikako arduraduna. Egitasmo hau irekia da, eta herriko elkarte, ikastetxe eta enpresa guztiek hartu dezakete parte.