Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 08 pedroperez gurutzegorrikopresidentePedro Perez Fernandez mendaroarra da Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidente berria. Orain arte Enrike Sanmaniegok bete duen lekua beteko du aurrerantzean. 

Pedro Perez donostiarra da jaiotzez, baina Mendaron bizi da azken zortzi urteotan. Anbulantzia medikalizatu bateko gidaria da ogibidez, baina horrez gain, boluntario dihardu Gurutze Gorrian. 1982an sartu zen Gurutze Gorrian, eta azken bederatzi urteotan Eibar-Ermua sektoreko presidentea izan da. Lan asko eta desberdinak egin izan ditu urte hauetan guztietan Gurutze Gorrian: begirale, sorosle, sorosleen monitore, anbulantzietako boluntario... eta orain Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidentea izango da. 

Bi hautagai aurkeztu ziren azken hamasei urteetan presidentea izan den Enrike Samaniego ordezkatzeko. Bazkideek joan den asteko eguaztenean egin zuten bozketa eta Pedro Perezen hautagaitzak jaso zuen boto gehien. Lau urterako aukeratu dute. Perezek jakinarazi duenez, Gurutze Gorriak gaur egun Gipuzkoan duen egiturari eustea izango dela bere lehentasunetako bat. Erronkarik ere ez zaio faltako, ordea. “Gizartea uneoro aldatzen ari da eta aldaketa horietara egokitzen asmatu behar dugu guk ere. Osasunarekin lotutako gaiekin hasi zen lanean gurutze gorria, baina, krisi ekonomikoaren ondorioz, gizarte eta osasun arazoei aurre egin behar die gure erakundeak”, dio. Perezen berbetan, lan gehiago dago egiteko eta diru gutxiagorekin. 

• Boluntarioen beharra

 Boluntariotza sustatzeko asmoa ere nabarmendu du. “Boluntarioak dira Gurutze Gorriaren sostengua eta egungo gizarteak mahai gainean jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko ezinbestekoak izango dira, denera eta denengana iritsi nahi badugu”. Gipuzkoako Gurutze Gorriak 600 bazkide eta 3.000 boluntario inguru ditu. Erronka guztiei aurre ikusteko gai ikusten du Perezek aurrerantzean gidatuko duen erakundea. "Izan ere, 130 urteko ibilbideak erronkei aurre egiteko gai garela erakutsi digu”, adierazi du.

  • Gurutze Gorriarekin nazioartean ere lan egindakoa da Pedro Perez. 2014ko azaoaren 8an Filipinetako kostaldea suntsitu zuen ‘Haiyan’ tifoiak kaltetutakoei berehalako laguntza emateko Gurutze Gorriak antolatutako taldeetako batean joan zen. Ikus erreportajea BARREN aldizkariaren 894. zenbakian PDF

 

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza