Txakur batek haginka egin dio gizon bati

Barren.eus 2019ko mai. 16a, 20:02

Artzain alemaniar arrazako txakur batek hortzaka egin zion Elgoibarko gizon bati, eta ezbeharra salatu zuen Udaltzaingoan. Anbulategi inguruan gertatu zen, maiatzaren 1ean.

Txakur jabeak autoaren maletategiko atea zabaltzeaz bat irten zen txakurra kanpora, eta une horretan hantxe parean zegoen gizonezkoaren gainera salto egin zuen. Sabel inguruan eragin zizkion zauriak, eta babesteko erabili zuen eskuan zazpi puntu eman behar izan zizkioten. Joan zen barixakuan gizonezkoa ondoezik sentitu zen, eta Mendaroko ospitalean ingresatu zuten. Sabel inguruko zauria infektatuta zeukala esan zioten, baina medikuek ez diote ziurtatu bere ondoezak zauri horrekin lotura duenik. Astelehenean jaso zuen sendagiria.