Urbizixa proiektua aurkezteko ate irekiak, Upai Goiti baserrian

Barren.eus 2019ko mai. 9a, 09:14

Urbizixa proiektua aurkezteko, ate irekien eguna izango dute maiatzaren 11, zapatua, Upai Goiti baserrian, Sallobente-Ermuaran auzoan.

Urtean zehar izango duten eskaintza aurkeztuko dute bertan, eta landuko dituzten disziplenen gaineko tailerrak ere izango dira: Juan Miguel Gallegok emango duen mikrogimnasia, Ana Maria Martinezek emango duen giza diseinua, Julieta Naranjok gidatuko duen Kundalini yoga saioa, dantza integrala Belen Capaperen eskutik, eta doluari eta adiskidetzeari buruzkoa Iñaki Arregi "Izan" elgoibartarrak emango du.
Tailerrak doan izango dira, baina antolakuntza gastuei aurre egiteko parte hartzaile bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu (bazkaltzeko aukera izango dute diru horrekin). Plaza mugatuak izango direla aurreratu dute antolatzaileek, eta horrenbestez interesatuek izena eman beharko dute aurrez, ondorengo zenbaki honetara deituta: 627 117 819 (Izan).

Informazio osoagoa: www.urbizixa.com