Rosario Garatek 100 urte bete ditu

Barren.eus 2019ko maiatzaren 8a

Rosario Garate Goiarzun elgoibartarrak 100 urte bete zituen maitazaren 3an, eta datorren zapatuan ospatuko du bere mendeurrena familiako guztiekin.

40 bat lagun batuko dira Rosario Garateren bueltan. 11 neba-arreben artean lugarrena da Rosario. Lau seme-alaba ditu, 10 biloba eta 21 birbiloba. Sasoiko ailegatu da 100 urtera. Lan asko egindako emakumea da, eta horixe izan da hain zuzen ere bere bizitzaren motorra: lana. "Bihotz onekoa" eta "besteei laguntzeko emakumea" izan dela eta dela esan du Rosa Mari alabak.

∞Lotura duten albisteak: