Erorikoak saihesten ikasteko tailerra antolatu dute Elgoibarren 64 urtez gorakoentzat

Barren.eus 2019ko mai. 3a, 11:20

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira adin talde horretakoen erdiak, eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologikoAK eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Arazoaren larriaz ohartuta, erorikoak saihesten ikasteko tailerra antolatu dute Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Kirol patronatuak eta Jubilatuen Biltokiak, Osakidetzako Osasun zentroekin, Elgoibarko Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin lankidetzan.

Tailerra Elgoibarko Jubilatuen Biltokian emango dute (San Frantzisko kaleko 21. zenbakian), eta bi saio teoriko-praktiko izango dira: maiatzaren 22an bata, eta maiatzaren 29an bestea, 16:30etik 18:00etara biak. Tailerra 64 urtez gorako lagunei eta haien senide edota zaintzaileei dago zuzenduta. Tailerra doan izango da, baina interesatuek izena eman beharko dute aurrez, Elgoibarko anbulatorioan edo Jubilatuen Biltokiko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 12:00ak bitartean. Apirilaren 25ean zabaldu zuten izena emateko epea, eta maiatzaren 21era arte egongo da apuntatzeko aukera.

∞Lotura duten albisteak: