Etxebizitzak alokatzeko laguntzak emango dizkie Udalak gazteei

Barren.eus 2019ko mai. 2a, 09:05

Gazteen alokairua sustatuko du Elgoibarko Udalak diru laguntzen bidez. 18 eta 35 urte bitartean dituztenei eskainiko diete laguntza.

Elgoibarko Udalak 50.000 euroko diru-laguntza banatuko du 18 eta 35 urte bitartean dituzten elgoibatarren artean, gazteen emantzipazioa sustatzeko. Diru-laguntzaren aldia urtarriletik abendura izango da, ez dira bateragarriak xede bererako onartutako beste laguntza batzuekin eta ezinbestekoa izango da 2018 ekitaldiko errenta aitorpena eginda izatea.

Eskaerak aurkezteko epea datorren astean irekiko dute (iragarkia GAO-n argitaratu eta hurrengo egunean) eta maiatzaren 31n bukatuko da. Interesa dutenek Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana 2, behea) edo elektronikoki Udalaren web orriko Herritarren Atarian aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

 

Lotura duten albisteak: