Pentsio duinen aldeko bailarako manifestazioa egingo dute zapatuan Eibarren

Barren.eus 2019ko api. 11a, 12:19

Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak batzen dituen Duintasuna Elkarteak deituta, pentsio duinen aldeko manifestazioak egingo dituzte datozen egunetan; zapatuan Eibarren, eta astelehenean Elgoibarren.

Elgoibarko Duintasuna elkartetik Eibarren egingo duten manifestaiora joateko deia egin dute. Zapatu honetan, apirilaren 13an, izango da, 12:00etan hasita. Era berean, astelehenean egingo dute Elgoibarren hamabostean behin egiten duten elkarretaratzea. Kalegoen plazan izango da 19:00etan.

2019 04 11 pentsio duinak manifestazioa eibar

Lotura duten albisteak: