550 ume eta nerabe igo dira Elgoibarren kultura digitala sustatzeko Kalebarrenen egon den autobusera

Barren.eus 2019ko mar. 29a, 13:45

Haur eta nerabeek "teknologiarekiko jarrera sortzaileak" garatzea eta "Interneten erabilera arduratsua" sustatzea dira Gipuzkoako Kultura Digitalaren Astea izeneko ekimenaren helburuak. Asmo horretan eragiteko, ikasgela ibiltaria (autobusa) eta karpa bat egon dira Kalebarren plazan, joan zen barixakutik eguaztenera arte, eta hainbat ekintza antolatu dituzte bertan.

Besteak beste, bideo jokoak eta webguneak sortzeko tailerrak, ipuin kontalari saioak, sakeleko telefonoen erabilera ikasteko saioak... Ane Beitia alkateak eta Denis Itxaso Kutura eta Gazteriaren Diputatuak aurkeztu zuten Kultura Digitalare Astea ekimena, eta esan zuten sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea zela kultura digitalaren helburu nagusia. Arduradunak pozik daude izan duen harrerarekin: ikasgela ibiltarian 546 ume eta nerabe ibili dira, eta karpako ekitaldietan 185 lagunek hartu dute parte. Informazio eske, berriz, 241 lagun gerturatu dira.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 27 kultura digitala astea elgoibar autobusa 1

2019 03 27 kultura digitala astea elgoibar autobusa