Isiltasun Eskolak bi liburu aurkeztuko ditu zapatuan Musika Eskolan

Barren.eus 2019ko mar. 29a, 13:05

Isiltasun Eskolak En camino eta Bidean liburuak aurkeztuko ditu larunbatean (martxoak 30), Musika Eskolako auditoriumean. Jose Cruz Igartuak idatzi du liburua, eta Andres Alberdik euskaratu du testua, liburuaren euskarazko bertsioa egitea ahalbidetuz.

Eduardo Osorok irekiko du 11:00etan hasiko den ekitaldia, Elgoibarko Isiltasun Eskola gizarte ekimen ikuspuntutik azalduz. Jarraian bi liburuak aurkeztuko dituzte, eta Ixiltasuna, meditazioa eta adimen espirituala izenburuko hitzaldia emango du Jose Cruz Igartuak berak.

Saioa amaitzeko bost minutuko meditazio ariketa egingo dute. Ekitaldian, besteak beste, Jose Cruz Igartuaren Madrilgo hamalau ikaslek hartuko dute parte.

∞Lotura duten albisteak