‘Tratu ona adineko pertsonentzat’ hitzaldia, martxoaren 20an

Barren.eus 2019ko mar. 17a, 17:45

Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, Maria Jesus Goikoetxeak adikoen zaintzari buruzko hitzaldia emango du martxoaren 20an, eguaztena.

Tratu ona adinekoentzako izenburupean, adinekoek dituzten eskubideei eta eguneroko beharrei buruz jardungo du Maria Jesus Goikoetxea Iturregik, besteak beste. Goikoetxea psikologoa eta teologoa da, eta doktorea ere bai giza eskubideen arloan.

Musika Eskolako auditoriumean izango da saioa datorren eguaztenean, 18:00etatik aurrera. Gazteleraz izango da.