Tira ahala tira generoaren bira, 'Egunkaria'-n eta 'Berria'-n

Barren.eus 2019ko mar. 15a, 12:34

Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar,1989), Kattalin Miner Perez (Hernani, 1988) eta Maddi Altuna Galfarsoro (Zumaia) ikerlariek ikus-entzunezko lan bat egin dute Martin Ugalde bekarekin. Tira ahala tira: generoaren trataera Egunkarian eta Berrian izena jarri diote lanari, eta atzo aurkeztu zuten Andoainen.

Berria fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, 2017ko maiatzean egin zuten Martin Ugalde bekaren deialdia honako gai hau ikertzeko: Euskaldunon Egunkaria-k eta Berriak genero gaietan zer eragin izan duten. Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek eta Maddi Altunak aurkeztutako proiektu batek irabazi zuen beka, eta atzo aurkeztu zuten bekarekin egin duten lanaren emaitza: Tira ahala tira: generoaren trataera 'Egunkaria'n eta 'Berria'n izeneko ikus-entzunezkoa. Martxoaren 25etik aurrera Interneten ikusgai izango da, bai Martin Ugalde parkeko Vimeo kanalean bai Berriaren webgunean.

"Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake".Hiru ikertzaileek atzo Andoainen aurkeztutako bideoak harien jolasa erakutsi zuen. "Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena". "Feminismoa ez da amaitzen; ez da estadio bat, praktika bat baizik".

Informazio osoagoa Berria egunkarian

Aurkezpeneko bideoa: