La Platako Euzko Etxeak proposatuta, Maria Fernanda Astigarraga izango da euskal gizataldeko emakume saritua. Astigarraga Liburuzaintza eta Dokumentazioan lizentziatua da, baita Euskal Etxeko batzordeko kide ere, Matxin Burdin Liburutegiko arduraduna izan da eta euskara ikaslea.
Euskal arbasoduna da Maria Fernanda. Aitaren aldetik. Maria Teresa Arrizabalaga amona, bizkaitarra zuen, Artean jaioa; Sebastian Astigarraga aitonaren aurrekoak, berriz, Elgoibarkoak ziren.
Joan den martxoaren 8an jaso zuen aitortza, La Platako “Islas Malvinas” Kultur Gunean. Iturria: euskalkultura.com