'Berdintasuna denon kontua da' hausnarketarako saio mistoa, gaur

Barren.eus 2019ko mar. 11a, 10:39

Gizonen inplikazioaz hausnartzeko saioa egingo dute gaur (martxoak 11), Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, Zipristintzen, Berdintasunaren Aldeko Ermuko Gizon taldearen eskutik.

Berdintasunaren aldeko Zipriztintzen Ermuko taldekoek argi dute berdintasuna denon kontua dela, eta gaur Elgoibarren emango duten hasnarketa saioan horri buruz arituko dira. Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatu du saioa. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 18:00etatik 20:00etara, doan. Gizon zein emakumeak daude parte hartzera gonbidatuta, baina bereziki gizonei egin diete saiora gerturatzeko deia. Loredi Salegi elgoibartarrak dinamizatuko du saioa.

 • Sustrai akordeoi taldearen kontzertua

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Elgoibarko Sustrai akordeoi taldeak kontzertua eman zuen joan den zapatu goizean Kultur Etxeko sotoan. Sotoan batutakoak Europan barrena tren bidaia bat egitera gonbidatu zituzten Sustraiko kideek. Europako hainbat herrialde aukeratu zituzten eta bakoitzean, herrialde horrekin zerikusia zuen pieza jo zuten. Euskal Herrira iristean, Jose Ignacio Ansorenaren Aintzinako dantzak izeneko pieza jo zuten eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek dantza egin zuten pieza horretan. (argazkiak beherago)

 • Hurrengo ekitaldiak

Ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte datorren egunetarako. Eguazten honetan (martxoak 13), Estibaliz Gonzalez ipuin kontalariak saioa mango du Mendaroko Ludotekan, 17:30ean hasita. Barixakuan, martxoaren 15ean, ‘Las Sufragistas’ filma ikusi eta komentatuko dute zine-forumean. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 21:30ean. Azkenik, martxoaren 20an, eguaztena, 'Adinekoentzat tratu ona' izeneko hitzaldia emango du Maria Jesus Goikoetxeak, gaztelaniaz, Inazio Berezartua musika eskolako auditoriumean.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 09 sustrai akordeoi taldea kontzertua elgoibar sotoajpg

2019 03 09 sustrai akordeoi taldea kontzertua elgoibar sotoa zuz

2019 03 09 sustrai akordeoi taldea kontzertua elgoibar sotoa 1

2019 03 09 sustrai akordeoi taldea kontzertua elgoibar sotoa 2

2019 03 09 sustrai kontzertua haritz taldekoegaz rafa iturrino