Elgoibarko Izarrako langile emakumeek greba egingo dute

Barren.eus 2019ko mar. 7a, 14:33

Elgoibarko Izarrako langile emakumezkoek (tartean BARRENekoek) bat egin dute martxoaren 8rako deitutako grebarekin, iruditzen zaielako emakumeek isilpeko lan handia egiten dutela eta haien lanak ez duela behar besteko aitortzarik.

"Greba egingo dugu gure aurreko emakumeei zor dizkiegulako gaur dauzkagun eskubideak eta guri ere badagokigulako gure eta gure ondorengoen etorkizun hobeago baten alde borrokatzea", jaso dute oharrean.