Elgoibarko institutukoak prest martxoaren 8rako

Barren.eus 2019ko mar. 6a, 14:42

IES Elgoibar BHI Institututik jakinarazi dutenez, irakasleak eta ikasleak hasita daude Emakumeen Nazioarteko Eguna prestatzen.

Iaz oihartzun zabala izan zuen martxoaren 8ko greba feminstak eta aurten ere hala izan dadin lanean dihardute hainbat lagunek. Elgoibarko Institutuan ere hasi dira prestatzen. Iaz, plazan batuta zeudenen lagunartera batu ziren BHI Institutuko ikasleak hainbat aldarrikapen idatzita zituzten oihal eta kartoi eskuetan, eta herriko kaleak zeharkatu zituzten gero manifestazio jendetsuan.

∞Lotura duten albisteak: