‘Gazteria, memoria eta transmisioa’ izenburuko hitzaldia emango dute Iker Usonek eta Leire Ostizak

Barren.eus 2019ko ots. 26a, 12:29

Nola bizi dute gatazka, gatazka bizi izan ez dutenek? Nork eta nola kontatu behar die gertatu dena?. Era horretako galderei erantzungo diete gaur (otsailak 26) Bizikidetza Taldeak antolatu duen mahai-inguruan.

Leire Ostiza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bake eta Bizikidetza teknikaria eta Iker Uson Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubideen urraketei buruz dakitena eta duten diskurtsoa liburuaren egilea izango dira hizlariak.

Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da mahai-ingurua, 19:00etan hasita.

 2019 02 13 memoria transmisioa elgoibar Eskuorria 2019

 Lotura duten albisteak: