Emakumeen zikloei buruzko jabekuntza tailerra emango dute gaur

Barren.eus 2019ko ots. 11a, 10:09

Jabekuntza tailerren barruan, emakumeen bizitza zikloei buruz hausnartuko dute gaur (otsailak 11) emango duten saioan. Oso ohikoak diren hainbat egoera planteatuko dituzte: ezkontza noizko? edo Neska zahar geratuko zara! bezalakoak entzun behar izaten dituzte sarri emakumeek, eta egoera horiei erantzunak ematen saiatuko dira.

Loredi Salegi psikoterapeuta eta gizarte-langile elgoibartarrak gidatuko du saioa. Kultur Etxeko hitzaldi gelan (2. solairua) izango da, 18:00etatik aurrera, gazteleraz. Debalde izango da Elgoibarko Udalaren Berdintasun Sailak antolatu duen tailerra.