Auto bat irauli da Altzolan, N634 errepidean, Bilborako norazkoan

Barren.eus 2019ko ots. 1a, 10:26

Ezbeharra izan da Altzolan, Lanbi enpresatik gertu, Bilborako norazkoan. Seat etxeko auto bat errepidetik irten eta irauli egin da.

Suhiltzaileak eta DYAren larrialdietarako anbulantzia gerturatu dira istripua gertatu den lekura eta ertzainak ari dira trafikoa zuzentzen. Une honetan, trafikoa motela da inguru horretan, baina autoa zuzendu eta baztertu dute.

Aste honetan beste auto bat ere irauli da Elgoibarko errepideetan, Idotorberako bidean, hain justu ere, joan den martitzenean.

2019 02 01 istripua altzola mendaro artean 1

2019 02 01 istripua altzola mendaro artean 634 ertzainak