Kinielako hamabostekoa asmatu dute Mendaron eta ia 9.000 euro irabazi ditu lagun batek

Barren.eus 2019ko urt. 21a, 19:54

Joan den asteburuko kinielan futbol ligako jardunaldian jokatu diren partida guztietako emaitzak asmatu ditu norbaitek Mendaron. Ez da baina hamabostekoa asmatu duen bakarra izan, beste 254 lgunek ere halaxe egin baitute, eta saria denen artean banatu behar dutenez, beste batzuetan baino sari txikiagoa jasoko dute asmatzaileek.

Hamabost emaitzak asmatu dituzten horietako bat Mendaron zigiliatutakoa da, Morroskollo dendan. Gipuzkoan Arrasaten zigiliatu dute beste bat. Hamabostekoa asmatu duten 254 lagunek 8.621 euroko saria kobratuko dute bakoitzak.