Elgoibarko Gurutze Gorriak 85 familiatan banatu ditu jostailuak

Barren.eus 2019ko urt. 11a, 10:00

Elgoibarko Gurutze Gorriak Eguberrietan egin zuen jostailu bilketa kanpainari esker, Elgoibarko eta Soraluzeko 85 familiatako 174 umek jaso dituzte jostailuak.

Berriak izan dira batu eta banatu dituzten jostailu guztiak eta Gurutze Gorriak lagundu duten herritarrak, dendak eta enpresak eskertu ditu. “Bereziki, Danobat, Etxetar eta Besa enpresak nabarmendu nahi ditugu jostailuak erosteko eman diguten diruagatik. Beraien laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke kanpaina hau aurrera ateratzea", azaldu dute Gurutze Gorriko ordezkariek. 

Elgoibarren 45 familiako 98 umek eta Soraluzen 40 familiako 76 umek jaso dituzte jostailuak, 174 umek guztira (iaz 160 izan ziren). Elgoibarren abenduaren 20an, 21an eta urtarrilaren 4an banatu zituzten jostailuak eta abenduaren 28an Soraluzen. Azaldu dutenez, bi herrietako udaletako gizarte zerbitzutatik eskuratu dituzte jostailuak jaso dituzten umeen zerrendak.

∞Lotura duten albsteak: