100 urte bete ditu Fulgencia Etxanizek

Barren.eus 2019ko urt. 10a, 09:45

Abenduaren 29an 100 urte bete zituen Fulgencia Etxanizek eta Elgoibarko Udaleko ordezkarien lore-sorta jaso zuen urtebetetze egunean bertan.

San Lazaro egoitzako egoiliarra da Etxaniz, eta hara joan zitzaizkion bisitan Ane Beitia alkatea eta Blanca Larrañaga Ongizate Saileko zinegotzia. Etxekoekin eta gertuko lagunekin ospatu zuen bere ehungarren urtemuga Etxanizek.

Jakina da emakumeak gizonezkoak baino gehiago bizi direla eta Elgoibarren ere, bistakoa denez, halaxe da.

∞Lotura duten albisteak: