Ane Arakistainek promozioko espediente onenaren saria jaso du Odontologian

Barren.eus 2018ko abe. 21a, 09:53

Ane Arakistainek (Elgoibar, 1995) Odontologia ikasketak egin ditu Leioako fakultatean, eta bere promozioko espediente onenaren saria jaso du, Proclinic Sarien barruan.

Espainiako Odontologia fakultate guztietako ikasleen espedienteak hartzen ditu kontuan sari honek, eta 2013-2018 urteetan ikasle elgoibartarra izan da emaitzarik onenak izan dituena. EHUko Odontologia ikasketetako espediente akademiko onena dauka Ane Arakistainek 9,2 notarekin. Madrilgo Complutense Unibertsitatean jaso zuen saria, Proclinic sarien VII. edizioko sari banaketa ekitaldian (beheko argazkian). Horrez gain, Odontologiari buruzko kongresu batean parte hartu berri du Mallorcan, eta han ere, bere lana saritu dute. Ekainean amaitu zituen ikasketak, eta orain lanean dabil, Mendaroko hortz klinikan. 

2018 12 20 Ane arakistain espediente onena odontologia