Abenduaren 15erako antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu dute pentsiodunek

Barren.eus 2018ko aza. 22a, 20:32

Batzarra egin zuten astelehenean jubilatu eta pentsiodunek Herriko Antzokian. Pentsioen inguruko datuak aztertu zituzten eta Elgoibarren egiten diren mobilizazioei eustea adostu.


Era berean, abenduaren 15erako deituta dauden mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Batzar ostean, elkarretaratzea egin zuten Maalan.

2018 11 19 jubilatuak pentsioak elkarretaratzea elgoibar