Kale antzerkia atzo eta argidun aterkiak bihar, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan

Barren.eus 2018ko aza. 20a, 14:13

Mugikortasun iraunkorraren astea hasi zen atzo Elgoibarren. Kasko historikoa itxita egongo da aste osoan motordun ibilgailuentzat, baina horretaz gainera hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. Astelehen iluntzean Bambolea taldeak girotu zituen herriko kaleak eta biharko argidun aterkiekin egingo duten ikuskizuna iragarri dute.

Azaroaren 19tik 25era bitartekoa Mugikortasun Iraunkorraren Astea izendatu du Elgoibarko Udalak. Helburu nagusia kaleak oinezkoentzat berreskuratzea eta auto pribatuen presentzia gutxitzea izango da, eta horretarako kasko historikoa itxita egongo da motordun ibilgailuentzat. Udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Hasteko, Bambolea konpainiako kideek kaleko antzerki ikuskizuna eskaini zuten atzo. Beste garai bateko globo aerostatikoan ailegatu ziren era askotariko pertsonaia xelebreak: hankaluzeak, malabaristak, zirkuko orekariak eta bihurrikariak... 

 • Argidun aterkiak erdiguneko kaleetan
Bihar, hilak 21, egingo dute bigarren kaleko ikuskizuna, 18:00etatik 19:30era bitartean. Erdiguneko kaleek argiz beteko dituzte argidun aterkiekin.
Iaz moduan, autoei lagatzen zaien gune publikoaz gogoeta egiteko “berdegune bat” ipini dute Kalebarren plazan. Hainbat jolas egiteko aukera izango da, besteak beste: petanka, boloak, uztaiak…

2018 11 19 bamboleo kale antzerkia elgoibar 1

2018 11 19 bamboleo kale antzerkia elgoibar 2

∞ Lotura duten albisteak: