Maskulinitate eredu berriei buruzko hitzaldia eskainiko du Xabier Odriozolak

Barren.eus 2018ko aza. 19a, 21:01

Maskulinitate berriak gaurko gizartean izenburua duen hitzaldia eskainiko du Xabier Odriozolak martitzen honetan Elgoibarren. Odriozola antropologoa eta bedintasun gaietan aditua da.

Berdintasunezko gizartea eraikitzeko beste maskulinitate eredu bat proposatu du azken urteetan Xabier Odriozola Ezeitzak (Donostia, 1964). Orain arteko maskulinotasun ereduak "negargarriak" izan direla uste du antropologoa, psikoterapeuta eta irakaslea den Odriozolak. Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz liburuan kaleratu zituen bere gogoetak. 

Euskal Herrian sexismoaren inguruan eztabaidatzeko eta jendarte justuago eta berdintsuago baten alde lan egiteko ideiak batu zituen eta horiei buruz berba egingo du Elgoibarren emango duen solasaldian.

Kultur txeko hitzaldi gelan izango da, martitzenean (azaroak 20), 18:30ean. Elgoibarko Udalak antolatu du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan.

∞Lotura duten albisteak:

2018 11 14 azaroak25 elgoibar egitaraua