Eibarko Ospitalea ezagutzeko bisitak antolatu dituzte

Barren.eus 2018ko aza. 18a, 15:02

Debabarreneko ESIko zuzendaritzak Eibarko Ospitalea ezagutzeko gonbitea egin die eskualdeko herritar guztiei. Azaroaren 20an, 21ean, 22an eta 27an izango dira bisitak.

Norberak aukeratu ditzake bisita eguna eta ordua, baina bisitak era egokian antolatu ahal izateko, aurrez izena eman behar da, BisitakEibar.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus helbidera idatzita. Bertan zehaztu behar dira norberaren izen-abizenak, herria eta bisita eguna eta ordua. 

Azaroaren 20an, 21ean, 22an eta 27an izango dira bisita egunak, eta bi ordutegi daude aukeran: 16:00etatik 17:00etara edo 17:00etatik 18:00etara.

∞Lotura duten albisteak:

2018 11 19 eibar ospitalea debabarrena eitb arg