Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egitarau oparoa antolatu dute Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2018ko aza. 14a, 15:18

Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron datozen egunetarako.

Elgoibarko Udalak, Haizea Emakume Taldearekin, Olaizaga Kirol Taldearekin eta Ongarri Zine Klubarekin elkarlanean azaroaren 16an hasi eta 29ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du. Jardun guztiak doakoak izango dira.

  • Azaroaren 16an, barixakua, bideo foruma izango da Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 21:30ean hasita. 7 diosas filma ikusi eta aztertuko dute hara batzen direnek, Loredi Salegik lagunduta. 
  • Azaroaren 19an, astelehenean, berriz, jabekuntza tailerra antolatu dute, Min ematen badu, ez da maitasuna izenburupean. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 18:00etatik 20:00etara (gaztelaniaz) eta Loredi Salegik gidatuko du saioa.
  • Azaroaren 20an, martitzena, maskulinate eredu berriez mintzatuko da Xabier Odriozola Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 18:30ean.
  • Asteazkenean, azaroaren 21ean, berriz, Ines Bengoa ipuin kontalariak Berdintasuna maite dugulako ipuina kontatuko du Gotzon Garate Udal Liburutegian, HH5eko neska-mutilentzat (17:00etan).
  • Azaroaren 24rako autodefentsa tailerra iragarri dute. Olaizaga kiroldegian izango da, 14 urtez gorakoentzat (9:00etatik 12:00etara).
  • Azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunerako, elkarretaratzera deitu ditu Elgoibarko Udalak herritarrak. Kalegoen plazan izango da elkarretaratzea, 14:00etan.
  • Azaroaren 27an Fabricando mujeres filma estreinatuko dute Herriko Antzokian, 19:00etan. (Doan).


 • Mendaroko egitaraua
Mendaron ere aurreratu dute azaroaren 25erako egitaraua. Ohi legez, Women in Black ekintza egingo dute 19:00etan plazan, gizonek hil dituzten emakume guztiak oroitzeko, baina horrez gain, hilerri bihurtuko dute frontoia 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:30era, herritarrek dolua agertu dezaten.

2018 11 14 azaroak25 elgoibar egitaraua