Prostituzioari buruzko hitzaldia eskainiko du Amelia Tiganus ekintzaile feministak Mendaron

Barren.eus 2018ko aza. 8a, 12:13

La prostitución: ocio y negocio masculino izenburua duen hitzaldia eskainiko du Amelia Tigausek Mendaron, astelehenean, azaroaren 12an.

Feminista, hezitzailea eta Feminicidio.net-eko partaidea da Amelia Tiganus, eta astelehenean, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Mendaron, Jubilatuen lokalean (Herriko Enparantzan, Lagun Betikoak taberna ondoko lokalean).

La prostitución: ocio y negocio masculino izenburua eman dio hitzaldiari, eta bere esperientziatik abiatuko da Tiganus. Izan ere, Errumanian saldua izan ostean, bost urtez ibili zen klub batetik bestera prostituzioan, eta sare hartatik irtetea lortu zuen duela hamabi bat urte. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak antolatu du hitzaldia, Udalaren laguntzarekin.

2018 11 08 amelia tiganus Mendaroko tratu onen taldea