Hiart Compañon Donostiako ospitalean dago ingresatuta, eta kimioterapia tratamendua hasi du, baina hezur-muin transplantea behar du. Herritarrei egin die deia Compañonek, eta emaile egitera animatu ditu: “Gaur ni naiz beharra duena, baina bihar beste edonor izan daiteke”, esan du.
Emaile egiteko interesa dutenek ondorengo telefonoetan eskuratu dezakete informazioa: 943 007 000 (Gipuzkoa), 945 006 291 (Araba), 94 403 36 01 (Bizkaia), 900 303 404 (transfusio eta ehunen saila). Internetez www.euskadi.medulaosea.org webgunean aurkitu daiteke informazio gehiago.