Katueder elkarteak antolatutako azoka solidarioa egin zuten Maalako parkean

Barren.eus 2018ko urr. 22a, 14:02

Animalia zaleen bilgune izan zen Maalako parkea domeka goizean. Katuen eta txakurren aldeko hainbat talde bildu ziren azokan eta aldarrikapenerako tartea ere izan zen.

Katuentzako eta txakurrentzako hainbat gauza erosteko aukera izan zen Katuederrek antolatutako azoka solidarioan. Umeentzako ekintzak ere izan ziren. Aurpegiak margotu zituzten ume batzuek eta txakur eta katuak marraztu zituzten beste batzuek, marrazketa txokoan. HEA (Harrapatu, Esterilizatu, Askatu) metodoari buruzko hitzaldia ere eskaini zuten. Kale-katu kolonien hazkundea kontrolpean izateko metodo honek animaliak harrapatu, antzutu eta berriz bakoitza bere kolonian askatzean datza. Antzututako katuei marka txiki bat egiten diete identifikatzeko. Gainera, janaria ere ematen diete eta jarraipena egin.

Hain justu ere, kaleko katuek sortzen dituzten arazoei irtenbidea emateko asmoz sortu zuten Elgoibarren KatuEder elkartea. Informazio osoagoa hemen -PDF-.
Katueder elkarteaz gainera, Indar Araba, kaleko katuak laguntzeko Errenteriako Bubastis elkarteak, Elgoibarko Adogi elkarteak, Katulagun Azkoitiko elkarteak eta Arrasateko Kaonbik ere hartu zuten parte, besteak beste

2018 10 21 katueder azoka maala elgoibar barren