Jairo Berbelek ‘Raid Pandemonium’ eta ‘Ibai grande cuore’ lanak aurkeztuko ditu Eibarren

Barren.eus 2018ko urr. 18a, 13:06

Jairo Berbel elgoibartarrak eginiko izaera solidarioa duten bi lan eskainiko dituzte zapatuan (urriak 20) Eibarko Coliseo antzokian.

Jairo Berbel argazkilari argazkilari eta kazetari elgoibartarraren Raid Pandemonium dokumentala estreinatuko dute zapatuan Eibarko Coliseo antzokian, 13:00ean eta honekin batera Ibai grande cuore ikus-entzunezko laburra proiektatuko dute. 

Marokon egindako automobil lasterketa solidarioa erakusten du lehenak, Raid Pandemonium-ek. Lasterketan parte hartu ahal izateko 25 urte baino gehiago izan behar zuten autoek eta 60 zaldi baino gutxiago izan behar zuten.

Bigarren dokumentalak, gaixotasun arraro bat duen Ibai ume eibartarraren amets eta ilusioak islatzen ditu. Sarrerak 2 euroan jarri dituzte salgai eta diru hori gaixorik dauden umeen terapien gastuei aurre egiten laguntzeko erabiliko dute.
Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango da, Coliseo antzokiko leihatilan, urriaren 19an, 17:00etatik 19:30era. Eibarren gaixotasun arraroak dituzten haurren familiek sortutako AFESD elkartearekin kontaktuan ipinita ere egongo da sarrerak erosteko aukera. Jarraian bi lanen trailerrak ikus ditzakezue: