Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 01 jubilatuak protesta nazioarteko eguna elgoibar frantziskoPertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 1. Ospakizunek baino pisu handiagoa izan dute baina aldarrikapenek, pentsio duinak eskatzeko protesta ekitaldiak kalera atera baitituzte gaur ere.

Elgoibarren Kalegoen plazan batu dira jubilatu eta pentsiodunak, ohi duten legez, hamabostean behin astelehenetan egiten duten protesta egitera. Elkarretaratzeaz gainera, manifestazioa ere egin dute herriko kaleetan barrena.

Eibarren egin dute gaur goizean eskualdeko manifestazioa. AGIJUPENS Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak bere eskaerak Eibarko Udalera eraman ditu, egunotan hainbat herritan egiten ari diren Nagusien Bira Eibarreraino ailegatu dela aprobetxatuta (ikus etakitto.eus webgunean)

Elgoibartik Eibarrera joan direnei Azitainen harrera egin eta, jarraian, Untzagaraino joan dira jubilatuak, astelehenero egiten duten bezala gaur ere udaletxe parean elkarretaratzeko. Gaurko kontzentrazioa berezia izan da ordea, Eibarko Udalean aurkeztu duten adierazpena irakurri duten bitartean, Miguel de los Toyos alkatea plazan egon baita jubilatu eta pentsiodunen eskaerak bertatik bertara entzuten. Pentsio duinak bermatzeko sistema publikoa eskatzeaz gain, hauek dira zuzenean Udalari egindako eskaerak:

  • Erretirodunen zentru edo guneekiko harreman instituzional hobea bultzatzea.
  • Zentru edo gune horien jasangarritasun ekonomikoa bermatzea.
  • Pentsio duin eta zuzenago baten aldeko euren eskabidea babestea.
  • Era guztietako hesiak ezabatzea eta etxebizitza-eraikuntza eta pertsona guztien hiri-espazioa ahalbideratzea.
  • Udalak “Euskadi Lagunkoia” proiektuarekin egin dezala.
  • Herri mailako Pertsona Nagusien Kontseiluak bultzatzea.
  • Bizitza guztirako izan behar duen heziketa aktiboa bultzatzea.
  • Domotikaren aldeko apustua egitea bai jubilatuen elkarteetan baita nagusien etxebizitzetan ere.
  • Gogoz kontrako bakardade eta isolamentuarekin amaitzea.

2018 10 01 jubilatuak protesta nazioarteko eguna elgoibar 1

2018 10 01 jubilatuak protesta nazioarteko eguna elgoibar 3

2018 10 01 jubilatuak protesta nazioarteko eguna elgoibar kalebarren

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza