Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 25 errosario etxea kiskali suhiltzaileak bustitzen elgoibar barren 1Errosario kaleko 4. zenbakian joan den zapatuan erre zen etxebizitzatik kea irteten hasi da berriro eta suhiltzaileak etorri dira etxea bustitzera.

Sua piztu zenetik hiru egun pasa diren arren, sua berpizteko arriskua bizirik dago oraindik. Suak kiskali zuen eraikinetik kea irteten ikusi dute eta suhiltzaileei deitu diete. Suak kiskali zuen etxebizitzara igo dira Eibartik etorri diren suhiltzaileak, eta egoera aztertu ostean, urarekin bustitzea erabaki dute, egon litezkeen garrak guztiz itzaltzeko. 12:00ak inguruan etorri dira bi kamioi eta erretako etxearen azken solairuan eta teilatuan bota dute ura bereziki.

Eraikineko hiru etxebizitza hondatuta daude eta aldameneko portaletakoetan ere izan zuen eraginik suteak eta hau itzaltzeko erabilitako baliabideek.

2018 09 25 errosario etxea kiskali suhiltzaileak bustitzen elgoibar barren

2018 09 25 errosario etxea kiskali suhiltzaileak bustitzen elgoibar barren 3

errosario etxea kiskali suhiltzaileak bustitzen elgoibar barren 4

2018 09 25 errosario etxea kiskali suhiltzaileak bustitzen elgoibar barren kamioiak

∞Lotura duten albisteak:

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza