Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 24 ashizpatasuna elgoibar udala tailerraJabekuntza Eskola egitasmoaren barruan, “Ahizpatasuna gure armarik onena” izeneko tailerra eskainiko dute gaur (irailak 24). Parte hartzeko ez da izenik eman behar: gazteleraz eskainiko da, eta doakoa izango da.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da tailerra, 18:00ean hasita. Emakumeen ahalduntzearen munduan esperientzia handia duen Loredi Salegi elgoibartarra izango da hizlaria. Parte hartzeko ez da izenik eman behar: gazteleraz eskainiko da, eta doakoa izango da. Elgoibarko Udalaren Berdintasun Sailak antolatutako tailerra da. 

Ahizpatasuna (gaztelaniaz, sororidad; latinezko soror hitzetik, euskaraz "ahizpa") 1970eko hamarkadatik feminismoaren baitan emakumeen aldeko elkartasun-teoriak eta praktikak izendatzeko erabili izan den terminoa da. Zehatzago, emakumeen arteko hitzarmena litzateke, helburutzat emakumeen jabekuntza duena, patriarkatuari aurre egiteko. Kate Millett estatubatuar feministak sortu zuen, emakumeen arteko ezberdintasun ekonomiko, arrazazko eta politikoak gainditu eta emakume guztiak gizarte-klasetzat hartzeko asmoarekin.

2018 09 24 ahizpatasuna tailerra elgoibar berdontasun kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza