Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sutea piztu da Errosario kaleko 4. zenbakiko etxebizitza batean. Familia bereko hiru lagun zeudela barruan eta dirudienez, etxeko logela batean piztu da sua.

8.00ak aldera piztu da sua eta arrisku uneak bizi izan dira, Errosario kalekoak eraikin zaharrak direlako asko eta elkarrengandik oso hurbil daudelako. Badaezpadako neurri gisa, eraikin bereko etxebizitzak eta baita Gorostiza dendara arteko guztiak ere hustuarazi egin dituzte. 

Sua etxeko logela batean piztu dela esan dio BARRENi bertako bizilagunetako batek eta familia bereko hiru lagun zeudela barruan. Eraikineko bizilagun batek eta kaletik gerturatutako beste batek atera dituzte eta beraiek eta inguruko beste bizilagunek utzi behar izan dituzte etxeak. Dena dela, hustuketa garaiz egin dutenez ez da zauriturik  izan.

Eibar, Azpeitia eta Oñatiko suhiltzaileak aritu dira lanean, zortzi kamioi eta lau ibilgailu arin. Eraikineko hiru etxebizitzak hondatuta daude eta aldameneko portaletakoetan ere izan du eraginik suteak eta hau itzaltzeko erabilitako baliabideek. Udaletik jakinarazi dutenez kaltetuei babesa eskainiko diete eta etxerik gabe gelditu eta nora joan ez dutenekin jarriko dira harremanetan. Izan ere, teknikariak azterketa egin eta kalteak baloratu bitartean ezingo dira eraikin horietako bizilagunak beren etxeetara sartu.

Era berean, segurtasun arrazoiengatik, Errosario kalea moztuta egongo dela astelehenera arte jakinarazi du Elgoibarko Udalak.

 

2018 09 22 sutea errosario sua

2018 09 22 sutea errosario elgiibar barren

 sutea errosario elgiibar barren 1

2018 09 22 sutea errosario elgiibar barren 2

2018 09 22 sutea errosario elgiibar barren suhiltzailre

2018 09 22 sutea errosario elgiibar barren orok v

2018 09 22 sutea errrosario elgoibar errekaldetik barren

2018 09 22 sutea errrosario elgoibar barren v moztuta 2

 

Lotura duten albisteak:

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza