Elgoibarren atxilotu dute lagun bat Legution aurkitutako marihuana landaketarekin lotuta

Barren.eus 2018ko ira. 19a, 10:39

Guardia Zibilak ia 3.000 marihuana landare atzeman ditu Legution, eta gizonezko bat atxilotu dute Elgoibarren jabeetako bat delakoan.

Guardia Zibilak bere webgunean jakitera eman duenez, 2.793 marihuana landareko haztegia atzeman dute Arabako Legutio herrian, Gojain industria poligonoko pabiloi batean. Polizia iturrien arabera, Euskadi, Nafarroa, Burgos eta Kantabriako merkatu ilegaletara bideratzen zituzten landareak, eta horiek salduta 600.000 euroko irabaziak lor zitzaketela uste dute. 

Lau lagun atxilotu dituztela ere jakinarazi dute eta atxiloketa horietako bat Elgoibarren egin zutela zehaztu dute. Legution bertan, Eibarren eta Berrizen atxilotu dituzte gainerako hiru lagunak. Espainiar nazionalitatea dute bik, Cabo Verdekoa hirugarrenak eta brasildarra laugarrenak. Eibar, Bergara eta Elgoibarren etxe mihaketak ere egin zituzten. Besteak beste, dirua zenbatzeko makinak eta 2,2 kilo marihuana atzeman zituztela jakitera eman dute. Atxilotutako lau lagunei droga trafiko delitua leporatzen diete eta baita argindarra hornitzaileei "30.000 eurootik gorako" iruzurra egitea ere.

Lotura duten albisteak: