Auto bat irauli da Mendaron, Arranbide parean

Barren.eus 2018ko ira. 6a, 12:54

Auto batek istripua izan du N-634 errepidean, Azpilgoetako Arranbide kale parean. Istripua izan duen ibilgailua, Opel Astra bat, iraulita gelditu da.

Deba aldetik zetorren Mendaroko sarreran istripua izan duen ibilgailua. Dirudenez, errebueltako petrila jo ostean irauli da autoa. Gidaria bakarrik zihoan ibilgailuan, gizonezko bat. Lekukoek jakinarazitakoaren arabera, bere kasa irten da autotik. Laguntzera hurbildu zaizkion bi lagun ageri dira argazkian. 13:30ak inguran gertatu da istripua, N-634 errepideko 51. kilometroan.

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez (13:55ean) errepidea itxita dago norantza bietan, eta auto ilarak sortzen ari dira.

 istripua mendaro 1