Duela 40 urte inguru hasitako ohitura da Mauxitxa txarangak iraileko lehen egunean egiten duen kalejira berezia. Aurten, baina, irailaren 1a zapatuan izan zenez, gaur arte atzeratu zuten Lanaren diana.
7:00etan puntuan irten da txaranga Kalebarren plazatik eta ohikoa duen ibilbidean kalejiran ibili ostean leku berean amaitu du orduerdiko saioa. Amaieran, txarangako kideek eta Lanaren dianan parte hartu duten herritarrek elkarrekin atera dute argazkia.