Buruan kolpe handia hartu du Kalamua kalean bizikleta istripua izan duen gizonezkoak

Barren.eus 2018ko uzt. 24a, 13:55

Kalamua kalean aldapan behera bizikletaz zetorren gizonezko batek istripua izan du eta golpe handia hartu du buruan.

Trialsineko bizikletan batean zihoan 30 urte inguruko gizonezkoa, eta Urazandi auzoko Kalamua kalean izan du istripua, aldapan behera zetorrela, zuzengunean. Antza denez, bizikletaren kontrola galdu du eta aurreruntz hegan irten ostean buruarekin jo du errepidea, eta espaloiko ertza ere ez zuen urrun. 14.00ak pasata zirenean gertatu da bizikleta istripua. Bi anbulantzia gerturatu dira eta zauritua eraman du horietako batek. Ertzaintzako agenteak gertatu dena ikertzen hasi dira lekukoei galderak eginez. Horien arabera, ez dute ikusi zergatik galdu duen biziketaren kontrola, baina erorikoa bortitza izan dela esan dute.

2018 07 24 bizikleta istripua urazandi kalamua anbulantziak 1