Frankistek hildako gudari, miliziano eta zibil elgoibartarrak omenduko dituzte irailaren 22an

Barren.eus 2018ko uzt. 19a, 09:21

Elgoibar1936 taldeak jakitera eman duenez, frankistek 36ko gerran hil zituzten gudari, miliziano eta zibil elgoibartarrei omen egiteko ekitaldia prestatzen ari dira irailaren 22rako. Olasoko kolunbarioan izango da. Zerrenda bat osatua dute, eta hor ageri diren zenbait lagunen senideak toapatzen dihardute.

Elgoibarren memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduen Elgoibar1936 taldeak 45 laguneko zerrenda osatu du frankistek 36ko gerran hil zituzten gudari, miliziano eta zibil elgoibartarrena. 1936.urteko irailaren 21ean sartu ziren tropa frankistak Elgoibarren. Jende askok ihesari eman zion, baina beste askok erasoari aurre egin zioten, eta horien artekoak dira frankistek hildakoak. "Batzuk Elgoibarren jaio ez arren, bertan bizi ziren", zehaztu dute Elgoibar1936 taldeko kideek. Frankistek hildako pertsona horien senideekin jarri nahi dute harremanetan irailaren 22erako prestatzen ari diren omenaldirako. Telefono zenbaki bat (605 772 285) eta e-posta helbide bat (elgoibar1936@gmail.com) dituzte eurekin harremanetan jartzeko. Era berean, norbaitek zerrenda osatzeko informaziorik balu jakinarazteko eskatu dute.

• Hona hemen zerrenda:

  • Jose Alberdi Arrieta, Jose Alberdi Etxaniz, Emilio Etxabe Oruesagasti, Pedro Julian Agirre Gallastegi, Justo Ajuria, Mariano Arriaga, Pedro Arrieta Larrañaga, Xalbador Etxaniz Izagirre “Upai”, Miguel Garijo Holson, Felix Gastesi, Laskurain, Celestino Onaindia Zuloaga, Angel Osoro “Mutriku”, Alejandro Retolaza Larreategi, Pedro Telleria Ascasibar, Francisco Vergara Azurmendiarreta, Aniceto Albizu Etxabe, Tomas Anzola Agirre, Hilario Arriola Iriondo, Zacarias Aspiazu Cruzalegi, Luis Astigarraga Arana, Pedro Maria Barrenechea Areta, Jose Luis Caño Gomez, Jose Txurruka Zabaleta, Martin Etxebarri Chasco, Angel Etxaniz Astigarraga, Ascensio Gabilondo Agirre, Julio Gabilondo Agirre, Lazaro Gabilondo Olañeta, Luis Gomez Ortega, Larrea , Manuel Larrea Alberdi, Andres Lejardi Lisundi, Jose Lejardi Lizundia, Juan Muguerza Sasieta, Domingo Rementeria Gurtubai, Hipolito Sanchez Echaburu , Pantzeska Agirregomezkorta Etxezarreta, Josefa Arrillaga Arrizabalaga, Marina Abascal Gabilondo, Ladislao Arrillaga Irusta, Angel Suarez Echebarria, Teodora Unzueta Unzueta, Alberto Iriondo Uncilla, Andres Alberdi Bascaran, Ramon Unzilla Gonzalez.

2018 07 19 elgoibar 1936 frankistek hildakoei omenaldia kartela

Lotura duten albisteak: