Hondarribira irteera antolatu du erretiratuen elkarteak

Barren.eus 2018ko uzt. 5a, 09:19

Oraintsu lanean hasi den Elgoibarko Erretiratuen Elkarteko zuzendaritza berriak Hondarribiara irteera antolatu du uztailaren 20rako.

Hondarribiko gaztelua edo Karlos V.aren gaztelua, gaur egun paradorea dena, parrokia eta alde zaharra ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte irteeran, euskaraz zein gazteleraz. Interesatuek Jubilatuen Biltokian eman behar dute izena. 35 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 40 euro bazkide ez direnek. Astelehenetan eta eguaztenetan lortu daitezke bidaiarako txartelak, 11:00etatik 12:00etara, zuzendaritzakoek Biltokian duten bulegoan. 

Irteera uztailaren 20an izango da, eta 9:00etan irtengo dira autobusez, Kalegoen plazatik.

∞Lotura duten albisteak: