Gure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da

Barren.eus 2018ko uzt. 3a, 14:48

Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede Gure Balioak Sariak. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Beste urte batez, Gure Balioak Saria abiatu du Debegesa Garapen Agentziak. Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede; indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 15ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte:

  • Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie
  • Eskualdearekin lotura izan behar dute
  • Balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak: oinarriak eta hautagaia aurkezteko formularioa.

Informazio gehiago nahi duenak 943 820 110 telefeno zenbakira deitu edo balioak@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.

• Aurreko edizioetako saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana –, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita. Orain arte egin dituzten zortzi edizioetan lau elgoibartarrek jaso dute Gure Balioak Saria. Felix Etxeberria Parapan izan zen azkena saria jasotzen, iaz. Mendaroko San Agustin kulturgunean egin zen sari banaketa ekitaldian jaso zuen ibilbide oso baten aitortza.

Aurreko edizioetako saridunak izan dira: