LABek Eibarren antolatu duten maiatzaren 1eko manifestaldirako deialdia egin du

Barren.eus 2015ko api. 30a, 13:28

Maiatzak 1 da bihar, Langileen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez, manifestazioa antolatu du eskualdeko LAB sindikatuak, langileen eskubideen alde. 12:00etan izango da manifestazioa, Eibarren, Untzagan hasita, eta ondorenerako ekitaldi politikoa eta herri bazkaria antolatu dituzte.

"Lantokian zein kalean, eskuak lotuta eta mutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte", ohartarazi du LAB sindikatuak, eta borroka sindiakala ìinoiz baino beharrezkoagoaî dela nabarmendu du. Aurten gainera, egun berezia izango da, izan ere, LAB sindikatuaren sorreraren 40. urteurrena beteko da. Hori horrela, manifestaldiaren ondoren, eskualdeko LABeko militante historikoei omenaldia egingo diete eta 15:00etan bazkari herrikoiarekin emango diote amaiera egunari.

LABek Arrasaten eskaini zuen prentsaurrekoaren bideoa ikus daiteke goiena.eus atarian