Herritarrak kalera irten dira Iruñeko erasotzaileak behinik behin kalean laga dituztela protesta egitera

Barren.eus 2018ko eka. 22a, 20:15

'La Manada'-ri ezarritako behin behineko epaiaren aurkako oihua plazara atera dute Elgoibarren eta Mendaron ere.

Nafarroako Lurralde-auzitegiak 'La Manada' taldeko bost zigortuak behin-behinean eta 6.000 euroko bermepean aske lagatzeko erabakia hartu ondoren, Euskal Herrian berehala etorri dira erreakzioak eta herri askotan egin dira protesta ekitaldiak. Elgoibarren jendetza batu da Kalegoen plazan egin duten lapiko jotzean. Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak antolatu du. Mendaron ere elkarretaratzea egin dute Elgoibarren egin dutenaren ordu berdinean, 20:00etan, udaletxe aurrean. 

Nafarroako Auzitegiak 2016ko sanferminetan neska bati eraso egin zioten bost gizonak aske lagako zituela jakin zen atzo. Alegia, bederatzina urteko espetxe zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegiak berak baldintzapean aske utzi ditu.
Auzitegiak jarritako baldintzen artean dago bost gizonek ezin izango dutela Madrileko Autonomia Erkidegoan sartu, bertan bizi baita bortxatu zuten emakumea. Horrez gain pasaportea kendu eta Espainiako Estatutik kanpo bidaiatzea eragotzi diete epaileek.
Behin betiko epaia iritsi arte lagako dituzte aske talde bortxaketagatik zigortutako bost gizonak.

∞Lotura duten albisteak: 

2018 06 22 elkarretaratzea lamanada mendaro

2018 06 22 elkarretaratzea lamanada mendaro 1

2018 06 22 elkarretaratzea lamanada mendaro 3

2018 06 22 lapiko Jotzea la manada protesta elgoibar barren 6

2018 06 22 lapiko Jotzea la manada protesta elgoibar barren 4

2018 06 22 lapiko Jotzea la manada protesta elgoibar barren 3

2018 06 22 lapiko Jotzea la manada protesta elgoibar barren 7 11 bis

2018 06 22 lapiko Jotzea la manada protesta elgoibar barren 1