Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak Lapiko jotzean parte hartzera deitu ditu elgoibartarrak. Kalegoen plazan egingo dute, 20:00etan, "Ez dago gure hitza epaituko duenik" lelopean. Mendaron ere ordu berean, 20:00etan, batzera deitu dituzte herritarrak, Udaletxe aurrean.
Nafarroako Auzitegiak 2016ko sanferminetan neska bati eraso egin zioten bost gizonak aske lagako dituela jakin zen atzo. Alegia, bederatzina urteko espetxe zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegiak berak baldintzapean aske utzi ditu.
Auzitegiak jarritako baldintzen artean dago bost gizonek ezin izango dutela Madrileko Autonomia Erkidegoan sartu, bertan bizi baita bortxatu zuten emakumea. Horrez gain pasaportea kendu eta Espainiako Estatutik kanpo bidaiatzea eragotzi diete epaileek.
Behin betiko epaia iritsi arte lagako dituzte aske talde bortxaketagatik zigortutako bost gizonak.
∞Lotura duten albisteak: